XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Ile polita daukadala esaten didatenean bezala,
- Ez naun gogoratzen.
- O! Baina, berdin ziok, espero diat hau argibidetzat onartzea.
- Noski.
- Eta, Bingo, beste gauza bat.
- Bai?
- Ez diat gehiago deituko.
- O!
- Ahizpak esan zioan amari Ijito Maitalea mutil bati telefonoz deitzen ibili nintzela, eta dei egitea debekatu zidatek, barkamena eskatzeko izan ezik.
- O!
- Baina dei nazakek nahi izanez gero.
- Deiak har zitzakeat, baina neuk egiterik gabe.
- Agur... Boots.
Bingo bere buruan telefonozko elkarrizketa berriz bizitzen ari zen eta igogailuan bosgarren solairuaino joan zen.
Bazirudien adorea ere gorputzarekin batera igotzen ari zitzaiola.
Elkarrizketa gogaikarri bat ere gizonki eraman zitekeen.